AGENDA 21

 

Agenda 21 PROIEKTUA:


Planeta zein tokiko ingurumena  alde batetik sentsibilizazioa eta baita ere ezagutza lantzen da proiektu honekin. Eremu komunitarioarekin lotura zuzena du eta ikasle edo/eta eskola komunitate osoarenganako iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak bultzatu nahi ditugu proiektu honekin.

Ikasturte honetako gaia erosketa berdea izango da batez ere janari eta elikagaien kontsumoan zentratuta. Baita ere baratza landuko da.

 

Helburuak


Eskolako Agenda 21 hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.

Konpromiso horrek berekin dakar ingurunea ezagutzeko interesa izatea, bidegabe dena aldatu nahi izatea eta guztion orainaren eta etorkizunaren alde lan egiteko gogoa izan eta konpromisoa hartzea.

Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea.