JANTOKIA

Jantokia:


Mendebaldeko eraikinean jantoki zerbitzu propioa dugu, begiraleek zainduta, instalazio egokiekin bost urteko eta lehen hezkuntzako guztientzat. Jantokiak alboan esparru zabalak ditu, jolas edo ikasketarako, besteak beste, erdiko jolastokia eta aterpeak, tailerrak, liburutegia, baita ere pasillo zabaletan gune aproposak filmak ikusteko eguraldi txarra dagoenean edo beste ekintza batzuetarako.

imagen descriptiva

Haur hezkuntzako eraikinean jantoki berria dugu bakarrik haur hezkuntzako 2,3,eta 4 urteko ikasleentzat. 

Gastronomia Baska enpresak egindako janaria ekartzen da. Espezializatutako pertsonalak kontrolatzen ditu dietak, ikasleen beharrentzat orekatuak eta egokiak izan daitezen. Jantokiko arduradun bat dago eta 4 sukaldeko langile in situko sukaldean eta officeko arduradun bat haur hezkuntzako eraikinean. 28 begirale daude ikasleak zaintzeko.

Hemen ikusi ahal dituzu hiruhilabete honetako menua.

Eguerdiko denboran, bazkaltzen geratzen diren ikasleek hainbat esparru dituzte jolas edo ikasketarako. Jolastoki nagusiak kiroletarako, patio txikiak kulunkekin, haur hezkuntzako patio estalia edo gimnasio estaliak, mugimendurako espazio zabalak eskaintzen dituzte. Gainera, liburutegia zabalik dago 12:45 eta 15:00 bitartean. Eguraldi txarra dagoenean, toki aproposak daude pelikulak ikusteko pantaila handian. Guraso elkarteak antolatutako tailerrak ere eguerdiko gune honetan egiten dira. (ikusi eskolaz kanpoko jarduerak edo link bat).

Garraioa: