Uneko Gunearen Egutegiak

JANTOKIA

MENUAK IKUSTEKO CLICK HEMEN

2019-2020 KURTSO HASIERA

Ondo etorri ikasturte berrira. Uda pasatu da eta  badakigu energia berriekin hasiko dugula danok etapa berri hau.

 

Dakizuen bezala, iraileko ordutegia hurrengoa da: 09:00etatik 13:00era eta jantokian geratzen direnak,14:30ak arte.

 

Urriaren 1ean, asteartean, ordutegia aldatzen da, 09:00etatik 12:45tara eta 15:00etatik 16:30etara. Jantokian geratzen direnak; jornada jarraia dute: 09:00etatik 16:30etara.

ESKOLA BIDEA

 ESKOLA BIDEA

       

        Eskola Bidea haurrak eskolara bakarrik eta oinez joatea sustatu eta errazteko egitasmoa da. Haurren autonomia bultzatzeaz gain, higikortasun iraunkorra bultzatzen du, autoak bide publikotik kentzen baititu. Horregatik, Eskola Bidea balioetan hezteko proiektua da, haurren autonomia baimentzen duen heinean auzo bizikidetasuna eta elkartasuna sustatuko duena.

 

    * ESKUORRIA

 

      MAPA

KLIKA!! KORRIKA!!

 

Datorren apirilaren 11an, ostegunean, iluntzeko 20:48tan KORRIKA Bermeotik pasako da.Gure Eskolak eta Bermeoko Institutoak  kilometro bat erosi dugu. KORRIKA, Bakiotik dator eta eskolak lekukoa hartuko du sukalde aurreko aldatzan eta "Pelotari" tabernaraino eramango dugu.

PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!

              * KILOMETROAK

 

 

ESKOLAKO JAIA!!!!!

   

JAI GIROA, ALAITASUNA, MUSIKA, IKUSKIZUNA, ...!!!

 

Badatoz munduko jaiak: Txina, Madrid, Italia eta Irlanda!!!

 

NOIZ????  Apirilaren 7an, igandean, eta NON???  Gure eskolan!

Goizeko 11:00etan ikuskizuna hasiko da dantzekin, sari banaketak, seigarren mailakoei agurra, bertsoak...

Ondoren, Guraso Elkarteak antolatu ditu ekintza desberdinak patioetan.

Amaitzeko, gelak ikusgai egongo dira.

 

* EGITARAUA

GAIXOTASUN ARRAROEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

       Bihar, otsailak 28, osteguna, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da.    

   

    Gure eskolan, gai honen inguruan, ekintza ezberdinak egingo ditugu ikasleak sentzibilizatzeko.   

         

     Gaixotasun hauek sufritzen dutenekin bat egiteko, gorriz jantzita etorriko gara.

         

                                               EUTSI GOGOR DENOK BATERA!!!!!