Gobierno Vasco

EUSKARA: 3er CICLO

 EUSKARA: 3. ZIKLOA

AHOZKOAREN ULERMENA:
1.-Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko ahozko testuak, genero
askotakoak (albisteak, solasaldiak, argibideak, deskribapenak, narrazioak,
elkarrizketak, arauak, oharrak…) zentzu orokorra identifikatzea, informazio
baliagarria hautatzea eta informazio horren ulermena beste egoera batzuetan
aplikatzea.
1.1- Ea ezagutzen dituen ahozko testuen genero ohikoak.
1.2- Ea antzematen dituen gaia eta igorlearen helburua.
1.3- Ea testuaren ideiak nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten dituen.
1.4- Ea testuak ulertzeko sortzen diren zalantzak argitzeko estrategia egokiak
erabiltzen dituen.
1.5- Ea entzute aktiboa egiten duen.
1.6- Ea testuaren edukiaren aurrerapenak egiten dituen.
1.7- Ea testuaren ideia nagusiak kontutan izanik, hitzez adierazten duen testuaren
edukia.
1.8- Ea jasotako informazioa erabiltzen duen jarduerak egiteko, banakako eta taldekako
ikas ekintzetan.
IDATZIAREN ULERMENA:
2.-Hizkuntzaren hainbat alorretatik ohiko idatzizko testuak, genero askotakoak
(narrazio testuak, azalpen testuak, deskribapenak, elkarrizketak, jarraibide
testuak, argudio testuak, iragarpen testuak, kondairak, arauak, gutunak, ipuinak,
narrazioak, web orriak, mezu elektronikoak, albisteak…) ulertzea, testuaren zentzu
orokorra hartzea.
2.1- Ea testuaren generoa bereizten duen.
2.2- Ea antzematen dituen gaia eta igorlearen helburua.
2.3- Ea testuaren ideiak nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten dituen.
2.4- Ea estrategia egokiak erabiliz argitzen dituen ulermen arazoak.
2.5- Ea bere ideiekin eduki berriak erlazionatzen dituen eta testuari buruzko iritzi
arrazoitua ematen duen.
3.- Informazio garrantzitsua aurkitzea eta aukeratzea, irakurketaren helburua
betez.
3.1- Ea dakien irakurketaren helburua zein den, eta helburuak lortzeko estrategia
egokiak erabiltzen dituen.
3.2- Ea informazio iturri analogiko eta digitalera jotzen duen, laguntza jasota,
irakurketaren helburuari erantzuteko.
3.3- Ea informazioa aurkitzeko orduan, erabiltzen dituen hizkuntzako eta ez hizkuntzaz 
kanpoko elementuak: testuaren banaketa, letra mota, aurkibideak….
3.4- Ea irakurketaren xedeari funtsezkoa zaion informazioa hautatzen duen, eta
erregistro-bitartekoen bidez biltzen (taulak, eskemak, galdetegiak…)
3.5- Ea gizarte hedabideetatik, gehienbat Internetetik, datozen mezuen aurrean
kritikoa izaten dakien.
AHOZKO ADIERAZPENA:
4.- Ahozko testuak sortzea, modu koherentean, baliabide linguistiko eta ez
linguistikoak (keinuak, ikusizko euskarriak) erabiliz eta komunikazio egoeraren
ezaugarriak aintzat hartuta.
4.1- Ea era argi batean adierazten dituen ideiak, bizipenak, jakintzak.
4.2- Ea zentzuzko galderak egiten dituen informazioa bilatzerakoan.
4.3- Ea eskemarik eta gidoirik erabiltzen duen sortuko dituen ahozko testuen edukia
planifikatzeko.
4.4- Ea aurrez planifikazio gidatua eginda, ahozko testu argi eta behar bezala antolatuta
azaltzen dituen (deskribapenak, azalpenak…) ikusizko euskarriak erabilita.
4.5- Ea gelako ikaste-dinamiken barruan sortzen diren hausnarketa eta eztabaidetan
parte hartzen duen.
4.6- Ea intonazio eta ahoskatze egokiak erabiltzen dituen.
4.7- Ea kontrolatzen dituen ahotsa, keinuak eta gorputzaren jarrera.
5.- Ikastetxeko eta gertuko harreman egoeretan parte hartzea, naturaltasun
egokitasun eta zuzentasunez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako
pertsonei begirunea erakutsiz.
5.1- Ea elkarrizketa hasi, mantendu eta amaitzen dituen.
5.2- Ea behar bezala aplikatzen dituen komunikazio arauak.
5.3- Ea koherentziaz, argitasunez eta erraztasunez adierazten dituen ideiak,
gertakariak, bizipenak eta sentipenak.
5.4- Ea testuingurura egokitutako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituen.
5.5- Ea iritzi arrazoituak ematen dituen.
5.6- Ea intonazio, jarrera eta keinu egokiak erabiltzen dituen.
5.7- Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lankidetzan eta ikaskuntzan.
 IDATZIZKO ADIERAZPENA:
6.- Genero eta erabilera esparru askotako testu idatziak sortzea, testuak sortzeko
prozesua jarraituz: plangintza egitea, testua idaztea eta berrikustea; beti ere
egokitasun, koherentzia eta kohesio maila egokia erabiliz.
6.1- Ea eskema eta gidoiaren bidez planifikatzen duen testuaren edukia.
6.2- Ea testuaren asmoa kontutan hartzen duen testua produzitzerakoan.
6.3- Ea informazioa iturri ezberdinetatik aurkitzen duen.
6.4- Ea paragrafoetan antolatzen duen informazioa.
6.5- Ea oinarrizko kohesio prozedura erabiltzen dituen, testuko ideiak eta zatiak lotzeko.
6.6- Ea egoerari dagozkion lexikoa eta erregistroa erabiltzen dituen.
6.7- Ea gramatikako eta ortografiako oinarrizko arauak betetzen dituen.
6.8- Ea testua argi eta txukun aurkezten duen eta hartzailera egokitzen duen.
6.9- Ea sortze eta berrikuste lanetan iniziatiba agertzen duen.
6.10- Ea testua ekoizteko eta berrikusteko prozesuan autonomia maila egokia agertzen
duen.
6.11- Ea azken testua idatzi eta berrikusteko IKTak modu eraginkorrean erabiltzen
dituen.
7.- Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen arauei buruzko gogoeta egitea
(testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz) eta jakintza hori erabiltzea
ulermen arazoak konpontzeko eta testuak gero eta autonomia handiagoz sortzeko
eta berrikusteko.
7.1- Ea egoki eta zuzen osatzen eta aldatzen dituen testuak eta esaldiak, aurrez
emandako irizpideei jarraituz.
7.2- Ea ohartzen den esaldietan eta testuetan segmentatzeak, tokiz aldatzeak,
ezabatzeak eta txertatzeak eragiten dituzten ondorioez.
7.3- Ea jarraibideak emanda, aplikatzen dituen hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako
ortografia arauak, testuak ulertzeko eta sortzeko.
7.4-Ea komunikazio egoera zehatzetan erabiltzen dituen landutako hizkuntza formulak:
adostasunezkoak, eskaerakoak, ezezkoak…
7.5- Ea laguntza euskarriak erabiltzen dituen (hiztegia, zuzentzaile ortografikoa…)
testua sortzerakoan zalantzak argitzeko.
7.6- Ea jarraibideei atxikita, oinarrizko akatsak antzematen dituen bere eta besteen
testuetan, gero eta autonomia handiagoa erakutsiz testuen berrikuspenean eta
hobekuntzan.
8.- Bi hizkuntzetan berdina den oinarrizko terminologia ezagutzea, eta hura
erabiltzea hizkuntza jardueretan.
8.1- Ea testuak sortzeko eta berrikusteko jardueren azalpenak eta arauak jarraitu ahal
izateko terminologia nagusia ulertzen duen.
8.2- Ea testu generoen izenak, esaldien elementuen eta esaldi eta hitz moten izenak
ezagutzen dituen, eta oinarrizko terminologia hori erabiltzen hasi den, hizkuntzari
buruzko hausnarketa jardueretan.
9.- Zikloari dagozkion literatura testuak irakurtzea, entzutea eta adieraztea.
9.1- Ea ahozko eta idatzizko literatura testuen esanahia ulertzen duen.
9.2- Ea naturaltasun eta adierazkortasun nahikoaz kontatzen dituen narrazio testuak
(ipuinak, txisteak, pasadizoak…
9.3- Ea gogotsu parte hartzen duen , erritmo, ahoskera, intonazio.. egokiz antzezten.
10.-Laguntza jasota informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea, informazioa
bilatu, hautatu, prozesatu eta komunikatzeko ereduetan oinarritutako testuak
sortzeko eta posta elektronikoaren bidez harreman pertsonalak egiteko, tresna
horien erabiltzeko interesa adieraziz.
10.1- Ea informazio bilaketa eta hautaketak egiten dituen, bilatzaileek jarraibideen
arabera erabiliz eta aurrez adierazitako webguneetara sartuz.
10.2- Ea testu prozesadoreen oinarrizko funtzioak erabiltzen dituen, testuak editatzeko
eta zuzentzeko.
10.3- Ea behar bezala antolatuta eta argitasunez aurkezten dituen eskola jardueretan
landutako informazioak eta teknologiak emandako jarraibideak betez erabilita.
10.4- Ea harreman pertsonalak egiteko erabiltzen dituen informazio eta komunikazio
teknologiak.
11.- Liburutegia eta mediateka erabiltzea.
11.1- Ea eskolako liburutegiaren funtzionamendua ezagutzen duen, eta bere kabuz
erabiltzen duen.
12.- Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea eta hobeto ikasteko alderdi
batzuk ezagutzea.
12.1- Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
12.2- Ea hiztegia, kontsultarako materiala eta baliabide teknologikoak erabiltzen dituen,
zalantzak argitzeko, informazioa bilatzeko eta antolatzeko.
12.3- Ea neurtzen dituen egin dituen aurrerapenak eta hobeto ikasteko baliabide eta
estrategia batzuk ezagutzen dituen.
12.4- Ea onartzen duen akatsak egitea ikas prozesuaren zati dela.
12.5- Ea laguntza jasota, hizkuntzetako batean erabilitako autoerregulazio-estrategiak
erabiltzen dituen beste hizkuntzetan landutako testuak ulertzeko eta sortzeko.
 
© BERMEO-SAN FRANTZISKO HERRI IKASTETXEA. Atalde z/g. 48370 BERMEO
Teléfono: 946880477 | 014923aa@hezkuntza.net