Gobierno Vasco

INGLÉS: 2º CICLO

 INGELESA:2. ZIKLOA

1. Eskola-inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko
diskurtsoa eta diskurtso idatzia, ikasleen bizipen eta interesekin
lotutakoak, ulertzea, diskurtso horiek interpretatzea, eta irakurketaren
edo entzunaldiaren emaitza helburu pertsonalak, sozialak eta
akademikoak betetzeko erabiltzea.
¿ Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola- esparruan erabilitako ahozko
testu errazak, genero askotakoak, ulertzea, testu horien ideia nagusiez eta
informazio baliagarriaz jabetzea, eta informazio horren ulermena ikas-lanetan
aplikatzea.
¿ Ea gelan landutako ahozko testuen generoak ezagutzen dituen.
¿ Ea ahozko testu baten ideia orokorra antzematen duen, komunikazio-egoeran
dauden eta hizkuntzakoak eta ez hizkuntzakoak diren osagaien laguntzarekin.
¿ Ea hitz eta esaera ezagunak ezagutzen dituen, gero eta testu konplexuagoetan.
1. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola- esparruan erabilitako ahozko
testu errazak, genero askotakoak, ulertzea, testu horien ideia nagusiez eta
informazio baliagarriaz jabetzea, eta informazio horren ulermena ikas-lanetan
aplikatzea.
¿ Ea gelan landutako ahozko testuen generoak ezagutzen dituen.
¿ Ea ahozko testu baten ideia orokorra antzematen duen, komunikazio-egoeran
dauden eta hizkuntzakoak eta ez hizkuntzakoak diren osagaien laguntzarekin.
¿ Ea hitz eta esaera ezagunak ezagutzen dituen, gero eta testu konplexuagoetan.
¿ Ea antzematen dituen eskolan landutako gaiak jorratzen dituzten ahozko testu
erraz eta laburren gaia eta ideia nagusi batzuk.
¿ Ea datu zehatzak identifikatzen eta erabiltzen dituen, hainbat jarduera osatzeko,
banakako edo taldekako ikaste-ekintzatan.
¿ Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen, testuak irakurtzerakoan zalantzak
argitzeko.
¿ Ea gogoz entzuteko jarrera daukan.
4. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu
idatzi errazak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak
hartzea, aurrez emandako analisi-jarraibideak erabilita.
¿ Ea testu idatzi errazak ulertzen dituen, testu horiek gelan landutako gaiei
buruzkoak izanik: moldatutako edo benetako ipuinak eta olerkiak, errezetak,
menuak, liburuxkak, publizitatea, arauak, gutunak...
¿ Ea testuaren generoa eta gaia bereizten dituen.
¿ Ea testu idatzi arrunten esanahi orokorra hartzen duen.
¿ Ea, lagunduta, testuaren ideia nagusiak antzematen dituen. 
¿ Ea datu zehatzak antzematen eta erabiltzen dituen, hainbat jarduera osatzeko,
banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan.
¿ Ea estrategia sinpleak erabiliz argitzen dituen ulermen-arazoak.
¿ Ea, lagunduta, bere ideiekin erlazionatzen dituen eduki berriak, eta edukiaren
alderdi zehatzei buruzko iritzia modu sinplean ematen duen.
¿ Informazio esplizitua aurkitzea eta hautatzea, irakurketaren helburua, aurrez
ezarritakoa, betetzeko.
¿ Ea, informazioa aurkitzeko orduan, hizkuntzarenak diren eta ez diren osagaiak
erabiltzen dituen: irudiak, testuaren banaketa, letra mota, aurkibideak...
¿ Ea, jarraibideak betez, informazio esplizitua hautatzen duen, eskolako testuen
irakurketa-helbururako adierazgarria den neurrian.
¿ Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen, testuak irakurtzerakoan zalantzak
argitzeko.
2. Ahozko adierazpen eta adierazpen idatzi egoki, koherente eta
zuzenak egitea ikastetxeko komunikazioegoeretan. Adierazpenak gelan
aurrez landutako gaiei buruzkoak izango dira, eta komunikazio-premia
arruntei erantzuteko ereduaz baliatzeko aukera izango dute ikasleek.
¿ Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko
testu errazak, laburrak eta genero askotakoak sortzea, ereduak erabilita eta
egokitasun-maila onargarria erakutsiz.
¿ Ea eredu bati jarraituta eta laguntza jasota adierazten dituen ikaste-egoerekiko
ideiak eta bizipenak.
¿ Ea zentzuzko galderak egiten dituen informazioa bilatzerakoan, ikaskuntzaegoeretan.
¿ Ea gai ezagunei buruzko ahozko testu errazak eta laburrak (kontakizunak,
azalpenak) sortzen eta
¿ azaltzen dituen, ereduei jarraituta eta aurrez plangintza gidatu bat eginda.
¿ Ea nahiko ongi intonatu eta ahoskatzen duen.
¿ Ea ahotsa eta keinuak kontrolatzen dituen, neurriren batean.
¿ Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu
idatzi erraz eta laburrak, genero askotakoak, sortzea, testuak sortzeko prozesuko
urratsak eginez, lagunduta: plangintza egitea, idaztea eta
¿ berrikustea.
¿ Ea, ereduez lagunduta, testu sinpleak idazten ditun gai ezagunei buruz, aurrez
gidoia finkatu ondoren, paperean eta euskarri digitalean.
¿ Ea eredu bati jarraituz literatura-testu xumeak birsortu eta berridazten dituen;
adibidez, komikiak, poema eta antzezlan txikiak eta ipuin laburrak.
¿ Ea kontsultako materiala erabiltzen duen papelean eta euskarri digitalean.
¿ Ea sortze- eta berrikuste-lanetan laguntzen duen.
¿ Ea argi eta txukun aurkezten duen testua.
¿ Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan.
3. Era egokian elkarrizketan aritzea eduki eta garapen ezaguneko
egoera arruntetan, hitzezkoak eta hitzezkoak ez diren prozedurak
erabiliz, errespetuz eta lankidetzagiroan; era horretan, norberaren
sentimenduez eta ideiez ohartzeko eta norberaren jokabidea
kontrolatzeko, jendartean eraginkortasunez komunikatzeko, eta jakintza
taldean eraikitzeko.
¿ Hitzezko eta irakasleak zuzendutako elkarrekintzetan parte hartzea gelan.
Interakzio-harreman horiek eduki eta garapen ezaguna izan behar dute, eta
gizartean komunikatzeko arauak bete.
¿ Ea berehalako komunikazio beharrak adierazten dituen, laguntza jasota:
eskaerak egitea, taldean lan egitea, azalpenak eskatzea.
¿ Ea erraz ematen duen bere buruari buruzko informazioa.
¿ . Ea gogotsu hartzen duen parte komunikazioegoera ezagunetan: ohiturak,
gelako hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta gelako
beste jardueretan.
¿ . Ea gizarteko komunikazio-arauak aplikatzen dituen: arretaz entzutea, txanda
itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea,
eta gizalegezko arau batzuk betetzea.
4. Gero eta autonomia handiagoz erabiltzea gizartehedabideak eta
informazio- eta komunikazio-teknologiak, beste iturri batzuekin batera,
eta, horren bidez, atzerriko hizkuntzan informazioa lortu, komunikatu
eta laguntza ematea.
5. Atzerriko hizkuntzak ulermenerako eta hizkuntzasorkuntzarako
erabiltzen dituen prozedurako sistemari eta haren arauei buruzko
gogoeta egitea, eta hizkuntza horren fonetika, erritmoa, azentuak,
intonazioa, hizkuntza-egiturak eta alderdi lexikoak ezagutzea, hura
egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzeko.
¿ Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruz gogoeta egitea (testuak,
esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz), eta jakintza hori erabiltzea,
komunikazioa hobetzeko.
¿ Ea ereduaren antzeko ahoskera, erritmoa, acentúa eta intonazioa ezagutu eta
errepikatzen dituen, bai gelako komunikazio-trukean, bai gogoz entzuterakoan
eta bai ozen irakurtzerakoan.
¿ Ea testuak edo esaldiak osatzen eta eraldatzen dituen, emandako irizpideei
jarraituz.
¿ .Ea ikasturtean landutako oinarrizko lexikoa ezagutzen eta erabiltzen duen. 
¿ Ea jarraibideak emanda, hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako ortografiaarauak
aplikatzen dituen, testuak ulertzeko eta sortzeko.
¿ Ea komunikazio-egoera zehatzetan erabiltzen
¿ dituen landutako hizkuntza-formulak: gizalegezkoak, adostasunezkoak,
eskaerakoak, ezezkoak...
¿ Ea laguntza-euskarriak erabiltzen dituen (aurrez emandako adibideak eta
ereduak, bere hiztegia), sorrera-prozesuko zalantzak edo testuen
berrikuspenekoak argitzeko.
¿ Ea bere eta besteren testuetako oinarri-oinarrizko akatsak identifikatu eta
zuzentzen dituen, jarraibi-deak erabilita.
6. Beste hizkuntza batzuei buruzko jakintza eta aurretiazko bizipenak
erabiltzea, azkar, eraginkortasunez eta autonomiaz ikasteko atzerriko
hizkuntza.
¿ Atzerriko hizkuntza nola erabiltzen den eta, komunikazio-egoeretan beste
hizkuntzekin duen harremana ikusiz eta gogoeta eginez, ikasitakoa erabiltzea.
¿ Ea irakasleak hautatutako alderdi formal esanguratsu batzuk identifikatu, horiei
buruz gogoeta egin eta aplikatzen dituen bere ahozko eta idatzizko lan
lagunduetan.
¿ Ea esaera eta hitz batzuk konparatzen dituen
¿ dakizkien hizkuntzetan.
¿ Ea testu-generoen ezaugarriei buruz beste hizkuntzetan ikasi duena erabiltzen
duen ahozko eta idatzizko bere lanetan.
7. Atzerriko hizkuntza erabiltzea beste errealitate eta kultura batzuk
deskubritzeko, eta ulermenezko, errespetuzko eta laguntzazko jarrera
baikorrak erakustea haiekiko.
¿ Atzerriko hizkuntza hainbat jatorritako pertsonekin hitz egiteko eta elkar
ulertzeko erabiltzea, eta hizkuntza hori ikasteko tresna gisa erabiltzea.
¿ Ea gogotsu hartzen duen parte gelako komunikazio-trukean.
¿ . Ea ikasteko tresna gisa erabiltzen duen atzerriko hizkuntza.
¿ Ea inguruko hizkuntzen aniztasuna aberastasuntzat hartzen duen.
¿ Ea atzerriko hizkuntza ikasteko interesik daukan.
¿ Ea jakin-minik eta errespeturik adierazten duen atzerri-hizkuntza batean edo
berea ez bezalako batean hitz egiten dutenekiko.
¿ Atzerriko hizkuntza erabiliz beste errealitate eta kultura batzuk aurkitzea, eta
beste kulturen ezaugarri, ohitura eta tradizioak ezagutzea, behar bezala ulertuz
eta errespetatuz.
¿ Ea ezagutzen dituen atzerri-hizkuntza hitz egiten den herrialdeetan dauden
ezaugarri, ohitura eta tradizio batzuk; laguntza emanda egingo da jarduera hori.
¿ Ea kanpoko eta bertako elementu soziokulturaletako batzuk erlazionatzen
dituen, kulturarteko kontzientzia garatzeko.
¿ Ea desberdintasuna errespetatu eta altxortzat
hartzen duen. 
8. Literatura-testu sinpleak irakurtzea eta entzutea, horien bidez
plazera sentitzeko, sentikortasun estetikoa handitzeko, hizkuntza
aberasteko eta norberaren nortasun kulturala, soziala eta pertsonala
eraikitzeko.
¿ Literatura-testua plazer-iturritzat erabiltzea, kulturak hurbiltzeko eta hizkuntza
eta norbera aberasteko.
¿ Ea bere adinera eta interesetara moldatutako
¿ literatura-lanak irakurtzen edo entzuten dituen (narrazioak eta olerkiak), eta bere
irizpideak azaltzen hasia den, irakurgaiak hautatzerakoan.
¿ Ea gogotsu parte hartzen duen errimak, abestiak, aho-korapiloak, asmakizunak,
ipuinak edo antzezlan txikiak antzezten, birsortzen, buruz ikasten eta
errezitatzen (erritmo, ahoskera, azentu eta intonazio egokiz),
horretarakoantzezpenaren estrategia simple batzuk erabiliz.
¿ Ea gelako liburutegiaren funtzionamendua ezagutzen duen, eta gero eta
autonomia handiagoz erabiltzen duen.
¿ Ea testuari buruzko iritzia ematen duen, hitzez eta modu sinplean.
9. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen
ahalmenean, eta, horretan oinarrituta, komunikazio-gaitasuna hobetzea.
¿ Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasi ahal izateko
alderdi pertsonal batzuk ezagutzea.
¿ Irudiak eta keinuak erabiliz bere burua ulertaraztea eta besteak ulertzea.
¿ Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
¿ Ea hiztegi irudidun eta elebidunez gainera ba-liabide teknologiko xumeak
erabiltzen dituen, zalantzak argitzeko eta informazioa bilatzeko.
¿ Ea bere aurrerapenen balorazio xumeak egin, eta hobeto ikasteko lagungarri
dituen estrategien adibideak jartzen dituen.
¿ Ea hitzetik hortzera eta autonomia pixka batekin erabiltzen dituen eguneroko
egitura xumeak.
¿ Ea gero eta hobeto ezagutzen eta zuzentzen dituen normalean egiten dituen
akatsetakozenbait.
¿ Ea akatsak egitea ikasprozesuaren parte dela
¿ onartzen duen.
¿ Laguntza jasota, gogoz parte hartzea norberaren ikaskuntza ebaluatzeko
jardueretan.
¿ Ea ebaluazio-irizpideak zehazteko kontrolzerrendak ezagutzen dituen, eta
horiek erabiltzen hasi den.
¿ Ea, jarraibideak betez, berrikuspen-lanetan parte hartzen duen eta bere sormenlanak
hobetzen ari den.
¿ 11.3 Ea, laguntza jasota, hizkuntzetako batean erabilitako autoerregulazioestrategiak
erabiltzen dituen beste hizkuntzetan landutako testuak ulertzeko eta
sortzeko.
 
© BERMEO-SAN FRANTZISKO HERRI IKASTETXEA. Atalde z/g. 48370 BERMEO
Teléfono: 946880477 | 014923aa@hezkuntza.net