Gobierno Vasco

INGLÉS: 3er CICLO

 INGELESA: 3. ZIKLOA

1. Eskola-inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko
diskurtsoa eta diskurtso idatzia, ikasleen bizipen eta interesekin
lotutakoak, ulertzea, diskurtso horiek interpretatzea, eta irakurketaren
edo entzunaldiaren emaitza helburu pertsonalak, sozialak eta
akademikoak betetzeko erabiltzea.
¿ Ea ahozko testuen genero ohikoak ezagutzen dituen.
¿ Ea gaia eta igorlearen helburua antzematen dituen.
¿ Ea entzute-helburuaren xedeko informazioak antzematen eta bereganatzen
dituen.
¿ 1.4. Ea antzematen dituen gai akademikoak jorratzen dituzten ahozko testu erraz
eta laburren gaia eta ideia nagusi batzuk
¿ Ea datu zehatzak antzematen eta erabiltzen dituen, hainbat jarduera osatzeko,
banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan; eta ea horiek jasotzen dituen,
informazioa erregistratzeko zenbait bitarteko erabiliz.
¿ Ea entzundako testuen ideia nagusiak gogoratzen dituen eta hitzez adierazten.
¿ Ea gogoz entzuteko jarrera daukan.
¿ Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolaesparruan erabilitako testu
idatziak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea,
aurrez emandako analisi-jarraibideak erabilita.
¿ . Ea testu idatziak ulertzen dituen, gai jakinei buruzkoak: moldatutako edo
benetako ipuinak eta olerkiak, errezetak, menuak, liburuxkak, publizitatea,
arauak, gutunak...
¿ Ea testuaren generoa eta gaia bereizten dituen.
¿ Ea testuaren esanahi orokorra hartzen duen.
¿ . Ea testuaren ideia nagusi batzuk laburtzen dituen.
¿ . Ea, emandako jarraibideei atxikirik, kontzeptuzko eskema eta mapa sinpleak
osatzen dituen, testuko ideia nagusiak erabilita.
¿ Ea estrategia egokiak erabiliz argitzen dituen ulermen-arazoak.
¿ Ea bere ideiekin erlazionatzen dituen eduki berriak, eta edukiaren alderdi
zehatzei buruzko iritzia modu sinplean ematen duen. Informazio garrantzitsua
aurkitzea eta aukeratzea,
¿ irakurketaren helburuari erantzunez.
¿ Ea dakien irakurketaren helburua zein den, eta helburu bakoitzaren araberako
estrategia egokiak erabiltzen dituen.
¿ Ea informazio-iturri analogiko eta digitalak erabiltzen dituen, laguntza jasota,
hartara irakurketaren helburuari erantzuteko.
¿ Ea informazioa aurkitzeko orduan, hizkuntzarenak diren eta ez diren osagaiak
erabiltzen dituen: testuaren banaketa, letra mota, aurkibideak... 
¿ Ea eskolako testuetan, irakurketaren xedeari funtsezkoa zaion informazioa
hautatzen duen, eta datuak erregistratzeko bitartekoen bidez biltzen (taulak,
eskemak, galdetegiak...).
¿ Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen testuak irakurtzerakoan zalantzak
argitzeko.
2. Ahozko adierazpen eta adierazpen idatzi egoki, koherente eta
zuzenak egitea ikastetxeko komunikazioegoeretan. Adierazpenak gelan
aurrez landutako gaiei buruzkoak izango dira, eta komunikazio-premia
arruntei erantzuteko ereduaz baliatzeko aukera izango dute ikasleek.
¿ Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko
testu errazak eta genero askotakoak sortzea, ereduak erabilita eta egokitasun-,
kohesio- eta zuzentasun-maila onargarria erakutsiz.
¿ Ea, ereduez lagunduta, ahozko testu errazak sortzen dituen gai ezagunei buruz,
aurrez gidoia finkatu ondoren.
¿ Ea komunikazio-egoera bakoitzaren oinarrizko ezaugarrietara moldatzen dituen
bere sorkuntzak, kontuan hartuz alderdi formal nagusiak.
¿ . Ea zentzuzko galderak egiten dituen informazioa bilatzerakoan, bai
hedabideen, bai ikaskuntzaren giroan.
¿ Ea oharrik, eskemarik eta gidoirik erabiltzen duen sortuko dituen ahozko testuen
edukia planifikatzeko.
¿ Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan. 6.
Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu
idatzi errazak, genero askotakoak, sortzea, testuak sortzeko prozesuko urratsak
eginez, lagunduta: plangintza egitea, testua idaztea eta hura berrikustea; betiere,
lan horietan egokitasun-, zuzentasun-eta kohesio-maila onargarri bat erakutsiz.
¿ Ea, ereduez lagunduta, testu xumeak idazten dituen gai ezagunei buruz, aurrez
gidoia finkatu ondoren, paperean eta euskarri digitalean.
¿ Ea komunikazio-egoera bakoitzaren oinarrizko ezaugarrietara moldatzen dituen
bere sorkuntzak, kontuan hartuz alderdi formal nagusiak.
¿ Ea eredu bati jarraituz literatura-testu xumeak birsortu eta idazten dituen;
adibidez, komikiak, poema eta antzezlan txikiak eta ipuin laburrak.
¿ Ea paperean eta euskarri digitalean dagoen kontsulta-materiala erabiltzen duen
zalantzak argitzeko eta hipotesiak baieztatzeko.
¿ Ea sortze- eta berrikuste-lanetan laguntzen duen.
¿ Ea oinarrizko zenbait kohesio-prozedura erabiltzen duen, testuko ideiak eta
zatiak lotzeko.
¿ Ea oinarrizko gramatika- eta ortografia-arau batzuk aplikatzen dituen.
¿ Ea argi eta txukun aurkezten duen testua.
¿ Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan.
3. Era egokian elkarrizketan aritzea eduki eta garapen ezaguneko
egoera arruntetan, hitzezkoak eta hitzezkoak ez diren prozedurak
erabiliz, errespetuz eta lankidetzagiroan; era horretan, norberaren 
sentimenduez eta ideiez ohartzeko eta norberaren jokabidea
kontrolatzeko, jendartean eraginkortasunez komunikatzeko, eta jakintza
taldean eraikitzeko.
¿ Era egokian parte hartzea, gelan, hitzezko harremanetan, gai ezagunei buruz eta
arau sozio-komunikatiboak errespetatuz.
¿ Ea berehalako komunikazio-beharrak adierazten dituen: eskaerak egitea, taldean
lan egitea, azalpenak eskatzea.
¿ Ea bere buruari buruzko informazioa ematen duen.
¿ Ea gogotsu hartzen duen parte komunikazioegoera ezagunetan: ohiturak, gelako
hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta gelako beste
jardueretan.
¿ Ea gizarteko komunikazio-arauak aplikatzen dituen: arretaz entzutea, txanda
itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea,
eta gizalegezko arau batzuk betetzea.
4. Gero eta autonomia handiagoz erabiltzea gizartehedabideak eta
informazio- eta komunikazio-teknologiak, beste iturri batzuekin batera,
eta, horren bidez, atzerriko hizkuntzan informazioa lortu, komunikatu
eta laguntza ematea.
¿ . Lagunduta, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, informazioa
bilatu, hautatu, prozesatu eta komunikatzeko, ereduetan oinarritutako testuak
sortzeko eta posta elektronikoaren bidez eta komunikazio-ingurune birtualen
bidez harreman pertsonalak egiteko, tresna horiek erabiltzeko interesa adieraziz.
¿ Ea informazio-bilaketak eta –hautaketak egiten dituen, bilatzaileak jarraibideen
arabera erabiliz eta aurrez adierazitako webguneetara sartuz.
¿ Ea testu-prozesadoreen oinarrizko funtzioak erabiltzen dituen testuak editatzeko
eta zuzentzeko.
¿ Ea behar bezala antolatuta eta argitasunez aurkezten dituen eskola-jardueretan
landutako informazio errazak, informazio- eta komunikazio-bitarteko eta -
teknologiak emandako jarraibideak betez erabilita.
¿ Ea harreman pertsonalak egiteko erabiltzen dituen informazio- eta komunikazioteknologiak.
 
5. Atzerriko hizkuntzak ulermenerako eta hizkuntzasorkuntzarako
erabiltzen dituen prozedurako sistemari eta haren arauei buruzko
gogoeta egitea, eta hizkuntza horren fonetika, erritmoa, azentuak,
intonazioa, hizkuntza-egiturak eta alderdi lexikoak ezagutzea, hura
egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzeko.
¿ Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruzko gogoeta egitea —
testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz—, eta jakintza hori 
erabiltzea, ulermen-arazoak konpontzeko eta testuak sortzeko eta laguntzaz
berrikusteko.
¿ Ea gelako komunikazio-trukean, ereduaren antzera eta zuzentasunez
errepikatzen duen ahoskera, erritmoa, azentua eta intonazioa.
¿ Ea ahoskera, erritmo, azentu eta intonazio egokiko mezuak sortzen dituen gelako
jardueretan.
¿ . Ea egoki eta zuzen osatzen eta aldatzen dituen testuak eta esaldiak, aurrez
emandako irizpideei jarraituz.
¿ Ea ikasturtean landutako oinarrizko terminología ezagutzen eta erabiltzen duen.
¿ Ea, jarraibideak emanda, hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako ortografiaarauak
aplikatzen dituen, testuak ulertzeko eta sortzeko.
¿ Ea komunikazio-egoera zehatzetan erabiltzen dituen landutako hizkuntzaformulak:
gizalegezkoak, adostasunezkoak, eskaerakoak, ezezkoak...
¿ Ea laguntza-euskarriak erabiltzen dituen (hiztegia, zuzentzaile ortografikoa...),
testua sortzerakoan zalantzak argitzeko.
¿ Ea bere eta besteren testuetako akats nagusiak ezagutu eta zuzentzen dituen,
jarraibideak erabilita.
6. Beste hizkuntza batzuei buruzko jakintza eta aurretiazko bizipenak
erabiltzea, azkar, eraginkortasunez eta autonomiaz ikasteko atzerriko
hizkuntza.
¿ Atzerriko hizkuntza nola erabiltzen den, eta komunikazio-egoeretan beste
hizkuntzekin duen harremana ikusiz eta gogoeta eginez, ikasitakoa erabiltzea.
¿ Ea irakasleak hautatutako alderdi formal esanguratsu batzuk ezagutu, horiei
buruz gogoeta egin eta aplikatzen duen bere ahozko eta idatzizko lan
lagunduetan.
¿ Ea kategoria gramatikal, esaera eta hitz batzuk konparatzen dituen dakizkien
hizkuntzetan.
¿ Ea testu moten ezaugarriei buruz beste hizkuntzetan ikasi duena erabiltzen duen
ahozko eta idatzizko bere lanetan.
7. Atzerriko hizkuntza erabiltzea beste errealitate eta kultura batzuk
deskubritzeko, eta ulermenezko, errespetuzko eta laguntzazko jarrera
baikorrak erakustea haiekiko.
¿ Atzerriko hizkuntza hainbat jatorritako pertsonekin hitz egiteko eta elkar
ulertzeko erabiltzea, eta hizkuntza hori ikasteko tresna gisa erabiltzea.
¿ Ea gogotsu hartzen duen parte gelako komunikazio-harremanean.
¿ Ea atzerriko hizkuntza, ikasteko tresna gisa erabiltzen duen.
¿ Ea atzerriko hizkuntza erabiltzen duen jendarteko harremanak finkatzeko eta
eskolen arteko postaren bidez proiektuetan aritzeko, bai ahoz bai idatziz,
tecnología berriak erabiliz.
¿ Ea inguruko hizkuntzen aniztasuna aberastasuntzat hartzen duen.
¿ . Ea atzerriko hizkuntza ikasteko interesik daukan.
¿ Atzerriko hizkuntza erabiliz beste errealitateak eta
¿ kulturak aurkitzea, eta beste kulturen ezaugarri, ohitura eta tradizioak ezagutzea,
behar bezala ulertuz eta errespetatuz.
¿ Ea ezagutzen dituen atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetan dauden
ezaugarri, ohitura eta tradizio batzuk.
¿ Ea kanpoko eta bertako elementu soziokulturalak erlazionatzen dituen,
kulturarteko kontzientzia garatzeko.
¿ Ea desberdintasuna errespetatu eta altxortzat
hartzen duen.
8. Literatura-testu sinpleak irakurtzea eta entzutea, horien bidez
plazera sentitzeko, sentikortasun estetikoa handitzeko, hizkuntza
aberasteko eta norberaren nortasun kulturala, soziala eta pertsonala
eraikitzeko.
¿ Literatura-testua plazer-iturritzat hartzea, kulturak hurbiltzeko eta hizkuntza eta
norbera aberasteko.
¿ Ea bere adinera eta interesetara moldatutako literatura-lanak irakurri edo
entzuten dituen, eta bere irizpideak azaltzen, irakurgaiak hautatzerakoan.
¿ Ea liburutegia, mediateka edota Internet erabiltzen
¿ duen.
¿ Ea gogotsu parte hartzen duen –erritmo, ahoskera, azentu eta intonazio egokizantzezteko
testuak birsortzeko, eta horiek buruz ikasteko eta errezitatzeko
lanetan, antzezpenaren estrategia sinpleak erabiliz.
¿ Ea hitzez eta idatziz adierazten duen testuari buruz duen iritzia, modu sinplean
9. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen
ahalmenean, eta, horretan oinarrituta, komunikazio-gaitasuna hobetzea.
¿ Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasi ahal izateko
alderdi batzuk ezagutzea.
¿ Irudiak eta keinuak erabiliz bere burua ulertaraztea eta besteak ulertzea.
¿ Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
¿ Ea hiztegiak, kontsultarako materiala eta baliabide teknologiko xume batzuk
erabiltzen dituen, zalantzak argitzeko, eta informazioa bilatzeko eta antolatzeko.
¿ Ea egin dituen aurrerapenak neurtzen dituen,
¿ eta hobeto ikasteko baliabide eta estrategia batzuk ezagutzen dituen.
¿ Ea bere kabuz erabiltzen dituen egunero bizitzako testuen egitura sinpleak,
akatsik arruntenak pixkanaka zuzenduz.
¿ . Ea akatsak egitea ikasprozesuaren parte dela onartzen duen.
¿ Laguntza emanda, norberaren eta gainerako ikasleen ikaskuntza-lanaren
ebaluazioan parte artesa (autoebaluazioa, koebaluazioa), jarrera gogotsua
erakutsiz.
¿ Ea ezagutzen eta erabiltzen dituen ebaluazioirizpideak zehazteko kontrolzerrenda
errazak.
¿ Ea dakien zer ikasketa-helburu eta ebaluazioirizpide finkatu diren. 
¿ . Ea, jarraibideak emanda, parte hartzen duen norberaren nahiz besteren
sorkuntza lanak berrikusteko eta hobetzeko lanetan (autoebaluazioa eta taldeebaluazioa),
eta ea balioesten dituen gainerako pertsonek egindako ekarpenak.
¿ Ea erabiltzen dituen, lagunduta, hizkuntzetako batean erabilitako
autoerregulazio-estrategiak beste
¿ hizkuntzetan landutako testuak ulertzeko eta sortzeko.
 
© BERMEO-SAN FRANTZISKO HERRI IKASTETXEA. Atalde z/g. 48370 BERMEO
Teléfono: 946880477 | 014923aa@hezkuntza.net