Gobierno Vasco

MATEMÁTICAS: 2º CICLO

 MATEMATIKA: 2. ZIKLOA

BURUKETAK
1.- Problemak ebaztean, zenbaki arruntekin eta ehunenetara bitarteko
hamartarrekin eragiketa eta zenbakizko kalkulu errazak zehatz eta
gutxi gorabehera egitea, zenbait prozedura mental, algoritmoa eta
kalkulagailua erabiliz.
2.- Zenbaki arruntak, hamartarrak, zatikiak eta ehuneko errazak
erabiltzea, eguneroko bizimoduan informazioa interpretatzeko eta
trukatzeko; zenbaki horien baliokidetasuna erabiltzea, kalkulu errazak
egiteko eta problemak ebazteko.
2.1-Ea ezagutzen eta interpretatzen dituen eguneroko bizitzako zenbakizko
testuetako datuak eta mezu errazak (fakturak, publizitate-liburuxkak,
beherapenak, banaketa).
2.2-Ea kalkulu errazak egiten dituen oinarrizko zatikiekin eta ehunekoekin
(zenbaki baten ehunekoa kalkulatu eta haren baliokidea eman zatikien
bidez).
2.3-Ea egiten dituen oinarrizko zenbaki-sareen baliokidetasunak (1/2, 0,5,
% 50, erdia).
2.4-Ea aplikatzen dituen zatikien, hamartarren eta ehunekoen arteko
zenbakizko baliokidetasunak mezuak trukatzeko eta komunikatzeko.
3.- Problemak ebazterakoan, inguru hurbilarekin zerikusia duen datu
multzo bat adierazten duten taulak eta grafikoak osatzea, eta horiek
irakurtzea eta interpretatzea.
3.1-Ea antzematen dituen hainbat grafiko motatan (barra-diagrama,
piktogramak, maiztasun-poligonoak, sektore-diagramak) adierazten diren
datuak, sarrera bikoitzeko eta maiztasun-tauletakoak, eta ea horietako
mezuak interpretatzen dituen.
3.2- Ea gai den egiteko sarrera bikoitzeko taulen eta maiztasun-taulen
bidez adierazitako zenbakizko testurik, egoera bati buruzko datuak edo
emandako grafiko bat abiapuntu hartuta.
3.3-Ea ezagutzen eta kalkulatzen dituen estatistika- parametro erraz
batzuk:maiztasun absolutua, batez bestekoa eta moda eta ea horiez
baliatzen den informazioa komunikatzeko.
4.- Ausazko jolasetako eta egoera errazetako emaitzari buruzko
estimazioak egitea, esperientzian oinarrituta (litekeena, ezinezkoa,
ziurra, aukera handia edo txikia), eta emaitza egiaztatzea.
4.1-Ea identifikatzen dituen ausazko egoerak.
4.2-Ea jolas ohikoetako (dadoak, txanponak, karta jolasak, erruleta, loteria)
emaitzei buruzko susmorik izaten duen eta estimaziorik egiten duen.
4.3-Ea erabiltzen dituen zoriarekin zerikusia duten terminoak, bere adinari
dagokion zehaztasunez.
5.-Eguneroko bizitzako egoeretan, eragiketa bateko eta biko
batuketa- eta biderketa-problemak ezagutzea, ebaztea eta asmatzea,
eragiketa horietan, hainbat zenbaki-mota erabilita (arruntak,
hamartarrak, ehunekoak eta oinarrizko zatikiak), eta baita haien arteko
baliokidetasunak ere.
6.-Zenbakiei, kalkuluei, neurketari, geometriari eta informazioa
tratatzeari buruzko problemak, matematika- ikerketak eta lanproiektuak
ebaztea eta formulatzea, zenbait estrategia erabilita eta
taldean parte-hartzea aktiboa izanda; ebazpidea eta ondorioak ahoz
zein idatziz komunikatzea.
7.-Ikerketen eta matematika-problemen emaitzak bilatzeko interesa
eta gogoa izatea, eta horiek txukun aurkeztea; eta ikasleak aintzat
hartzea beharrezkoa dela hausnartzea, taldean lan egitea, azalpenak
elkarri jakinaraztea eta gainerakoen planteamenduak eta iritziak
errespetatzea.
ENKANTEA
1.- Sei zifra arteko zenbaki arruntak eguneroko testuinguruetan
irakurtzea eta idaztea, zifra horien posizio balioa interpretatzea, eta
posizio-balioaren eta zenbakizko zuzenean duten posizioaren arabera
zenbakiak alderatzea eta ordenatzea. Eguneroko bizitzako zenbakizko
testuetan zatiki errazen esanahia interpretatzea.
1.1-Ea zuzen interpretatzen duen zenbakien balioa; esaterako, ea zentzuz
ematen duen erakusleihoetako prezioetako informazioa, publizitateliburuxketako
zenbakiak eta antzekoak.
1.2-Ea erabiltzen duen zenbaketa selektiboa (10naka, 100naka…).
1.3-Ea dakien sei zifra arteko zenbakiak irakurtzen eta idazten,
konposatzen eta deskonposatzen, eta biribiltzen, zenbakien posizio-balioa
aintzat hartuta.
1.4-Ea gai den zenbaki arruntak alderatzeko eta ordenatzeko, posizio-balioa
eta zenbakizko zuzenean non adierazita dauden aintzat hartuta.
2.-Zenbakizko batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa kalkulu
errazak egitea, buruzko kalkulu zehatzak eta gutxi gorabeherako
kalkuluak egiteko nork bere estrategia erabilita.
2.1-Ea erraz erabiltzen dituen batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa
taulak buruzko kalkulu automatikoetan.
2.2-Ea erabiltzen duen estrategia mentalik zenbaki errazekin batuketak eta
kenketak egiteko: eragiketak hamarreko, ehuneko eta milako zehatzekin
egin; batuketak eta kenketak unitateka egin, edo biribiltze eta konpentsazio
bidez; zenbakien bikoitzak eta erdiak kalkulatu...
2.3-Ea erabiltzen duen honako hauetako estrategia mentalik zenbaki
errazekin biderketak eta zatiketak egiteko: 2z, 4z, 5ez, 10ez, 100ez
biderkatu eta zatitu; eragiketen ezaugarriak aintzat hartuta zenbakion
deskonposizioa eginez eta haiek lotuz biderkatu eta zatitu...
2.4-Ea zuzen egiten dituen bururakoak dituzten batuketen eta kenketen
algoritmo akademikoak.
2.5-Ea zuzen egiten duen bi zifrako zenbakiz egindako biderketen algoritmo
akademikoa.
2.6-Ea zuzen egiten duen zifra bateko zenbakiz egindako zatiketaren
algoritmo akademikoa.
2.7-Ea egiten duen zenbaketarekin eta kalkuluekin zerikusia duten ikerketa
errazik, horretarako, zenbakien eta eragiketen ezaugarriak erabilita, edo
kalkulagailua, edo eta bere erara antolatutako estrategiak.
3.-Ikerketak egiteko eta problemak ebazteko, eta beste ikaskideekin
elkarlanean aritzeko jarrera ona izatea, azalpenak elkarri adieraziz eta
besteenak errespetatuz; arduratsua izatea; eta kalkuluak, neurketak,
eraketak eta ebazpen-prozesuak txukun eta ordenatuta aurkeztea.
4.- Nork bere ahalmenetan konfiantza duela, saiatua dela eta bere
kabuz aritzeko gai dela erakustea, hobetzearen eta modu autonomoan
ikastearen aldeko jarrera izatea.
GEOMETRIA
1.-Irudikapen espazialak deskribatzea (krokisa, kale-mapa, plano
errazak…), egoerei eta lekualdatzeei buruzko informazioa
interpretatzea eta osatzea (emandako ibilbide bati jarraitu, helbide bat
non dagoen adierazi) eta arte-adierazpenak balioestea, oinarrizko
geometria- nozioak erreferentzia-elementutzat erabilita (kokapena,
errenkada, lekualdatzeak).
Materialak erabiliz eta behaketaren bidez espazioko formak eta gorputz
geometrikoak hautematea eta deskribatzea (poligonoak, zirkuluak,
kuboak, prismak, zilindroak, esferak), eta zenbait irizpideren araberako
sailkapenak egitea.
1.1-Ea ezagutzen dituen irudi lauak eta espazialak eta eguneroko bizitzako
formak eta objektuak.
1.2-Ea forma eta gorputz geometrikoak deskribatzen dituen, haien berezko
ezaugarriak manipulatuta eta haiei erreparatuta, eta hizkuntza geometriko
egokia erabilita.
1.3-Ea alderatzen eta sailkatzen dituen irudiak, horretarako berak
aukeratutako irizpideak erabiliz.
1.4-Ea hautematen duen irudi bat laua edo espaziala den ahozko deskripzioa
abiapuntu hartuta.
1.5-Ea egiten duen neurtzearekin, geometriarekin eta informazioa
tratatzearekin zerikusia duten ikerketa errazak, horretarako ikasitako
edukiak erabilita.
2.-Ikerketak eta proiektu txikiak ebaztean sormena erakustea.
3.- Ikerketak egiteko eta problemak ebazteko, eta beste ikaskideekin
elkarlanean aritzeko jarrera ona izatea, azalpenak elkarri adieraziz eta
besteenak errespetatuz; arduratsua izatea; eta kalkuluak, neurketak,
eraketak eta ebazpen-prozesuak txukun eta ordenatuta aurkeztea.
4.-Nork bere ahalmenetan konfiantza duela, saiatua dela eta bere
kabuz aritzeko gai dela erakustea, hobetzearen eta modu autonomoan
ikastearen aldeko jarrera izatea.
KOMERTZIALA
1.-Sei zifra arteko zenbaki arruntak eguneroko testuinguruetan
irakurtzea eta idaztea, zifra horien posizio- balioa interpretatzea,
eta posizio-balioaren eta zenbakizko zuzenean duten posizioaren
arabera zenbakiak alderatzea eta ordenatzea. Eguneroko bizitzako
zenbakizko testuetan zatiki errazen esanahia interpretatzea.
2.-Zenbakizko batuketa-, kenketa-, biderketa- eta zatiketa-kalkulu
errazak egitea, buruzko kalkulu zehatzak eta gutxi gorabeherako
kalkuluak egiteko nork bere estrategia erabilita.
 2.1-Ea zuzen egiten dituen bururakoak dituzten batuketen eta kenketen
algoritmo akademikoak.
2.2-Ea zuzen egiten duen bi zifrako zenbakiz egindako biderketen
algoritmo akademikoa.
2.3-Ea zuzen egiten duen zifra bateko zenbakiz egindako zatiketaren
algoritmo akademikoa.
2.4-Ea argi azaltzen duen kalkuluak egiteko gauzatu duen prozesua.
3.-Ikerketak egiteko eta problemak ebazteko, eta beste ikaskideekin
elkarlanean aritzeko jarrera ona izatea, azalpenak elkarri adieraziz eta
besteenak errespetatuz; arduratsua izatea; eta kalkuluak, neurketak,
eraketak eta ebazpen-prozesuak txukun eta ordenatuta aurkeztea.
4.-Nork bere ahalmenetan konfiantza duela, saiatua dela eta bere
kabuz aritzeko gai dela erakustea, hobetzearen eta modu autonomoan
ikastearen aldeko jarrera izatea.
MERTZERIA
1.-Neurtzearekin zerikusia duten zenbakizko testuak interpretatzea
eta egoera errealetan estimazioak eta neurketak egitea; horretarako,
ohiko neurri-unitateen eta - tresnen artean neurtu beharreko
objektuaren tamainari eta izaerari ondoen egokitzen zaizkionak
aukeratuta.
1.1-Ea zentzuz interpretatzen dituen neurriekin eta haien magnitudeekin
zerikusia duten eguneroko bizitzako zenbakizko testuak.
1.2-Ea erabiltzen dituen tresna sinpleak (erregelak, metroak, balantzak,
ordulariak, ontzi graduatuak…) neurketak egiteko; magnitude-ordenaren
arabera aukeratuta tresna eta unitateak, eta ea dakien prozedura ahoz
adierazten.
1.3-Ea erabiltzen dituen, testuinguru errealetan, luzera-unitate ohikoenak
(cm, m, km), pisu/masa-unitate ohikoenak (gr, kg, t), edukiera-unitate
ohikoenak (cl, l), denbora-unitate ohikoenak (ordua, minutuak eta
segundoak), txanponak eta billeteak, eta, egoeraren arabera, ea aukeratzen
duen egokiena.
1.4-Ea alderatzen eta ordenatzen dituen magnitude bereko unitateak eta
kopuruak, unitate-aldaketa ohikoenak eginez.
1.5-Ea, eguneroko bizitzako egoeretan, ondo estimatzen dituen objektuen
neurriak eta neurketen emaitzak (distantziak, tamainak, pisuak, edukierak,
denborak), eta ea argi azaltzen duen kalkuluak egiteko erabilitako prozesua.
 
© BERMEO-SAN FRANTZISKO HERRI IKASTETXEA. Atalde z/g. 48370 BERMEO
Teléfono: 946880477 | 014923aa@hezkuntza.net