Gobierno Vasco

CIENCIAS: 3er CICLO

 ZIENTZIAK: 3. ZIKLOA

1- Giza gorputzaren bizi-funtzioetan parte hartzen duten organo
garrantzitsuenak identifikatzea eta kokatzea, eta haien arteko
interkonexioaz eta funtzionamenduaren eta zenbait osasun-ohituren
arteko harremanaz jabetzea.
1.1. Ea dakien giza gorputzak nola funtzionatzen duen. Zelulak, ehunak,
organoak, aparatuak, sistemak.
1.2. Ea era kritikoan aztertzen dituen bizimoduek osasunean eragiten
dituzten ondorioak, eta ea lotzen dituen gorputzaren funtzionamendua eta
zenbait osasun-ohitura.
1.3. Ea onartzen dituen bere gorputza eta bere sexu-nortasuna; ea
desberdintasunak era positiboan balioesten dituen.
1.4. Ea dakien larrialdi-egoeretan nola jokatu behar den (adibidez:
larrialdietarako telefonoak, ebakuazio-arauak) eta gainera, ea ezagutu eta
erabiltzen dituen bere burua eta besteak zaintzeko maniobra errazak:
lehen laguntzak.
1.5. Ea jarrera kritiko eta arrazoitua ageri duen “Mirari-produktuei”,
botikei eta abarri buruzko iragarki eta propagandaren aurrean.
2. Hurbileko paisaia garrantzitsuenak deskribatzea; horiek osatzen
dituzten eragile fisikoak eta giza eragileak aztertzea; gizakion
jarduerek lurraldean duten inpaktuaren adibideak jartzea, baita
paisaiak zaintzea zein garrantzitsua den erakusten duten adibideak
ematea ere.
2.1. Ea ezagutzen dituen Euskal Herriko eta Europako paisaia mota nagusiak,
eta ea egiten dituen haien arteko konparazioak (antzekotasun eta
desberdintasunak).
2.2. Ea bereizten dituen paisaiaren funtsezko elementuak, bai eta giza
kokalekuen mota nagusiak ere.
2.3. Ea ulertzen duen gizakiaren esku-hartzeak paisaiak aldatzean eta/edo
zaintzean duen garrantzia.
2.4. Ea lotzen dituen lurralde batean egiten diren jarduerak eta ikus
daitekeen paisaia.
2.5. Ea azaltzen dituen paisaiak babestu, zaindu eta/edo berreskuratzeko
zenbait neurri: lurraldearen antolamendua, zenbait eremu babestea, paisaia
berreskuratzea, erabilera publikorako arauak, ingurumen-hezkuntza...
3. Gizakion portaerak ingurumenari era positibo edo negatiboan nola
eragiten dion erakusten duten adibideak zehaztea, eta jarduera
kaltegarrien zenbait efektu deskribatzea (kutsadura, baliabideak 
neurrigabeki erabiltzea), pertsonetan, animalietan, landareetan eta
haien inguruan. Arazoak saihesteko eta murrizteko aukerak proposatzea
eta naturaren babesaren aldeko jarrerak izatea.
3.1. Ea ematen duen adibiderik baliabide naturalak eguneroko bizitzan nola
erabiltzen diren erakusteko eta ea azaltzen duen baliabideok zaintzeko
beharra.
3.2. Ea deskribatzen dituen kutsadura mota arrunten efektuak eta ea
adierazten duen kutsadura nola saihestu edo murriztu daitekeen.
3.3. Ea kontziente den gizakion jarduerak ingurumenari eragiten diola eta ea
ematen duen jarduera positiboen zein inpaktu negatiboen adibiderik.
4. Giza gorputzaren bizi-funtzioetan parte hartzen duten organo
garrantzitsuenak identifikatzea eta kokatzea, eta haien arteko
interkonexioaz eta funtzionamenduaren eta zenbait osasun-ohituren
arteko harremanaz jabetzea.
4.1. Ea onartzen dituen bere gorputza eta bere sexu-nortasuna; ea
desberdintasunak era positiboan balioesten dituen.
4.2. Ea jarrera kritiko eta arrazoitua ageri duen “Mirari-produktuei”,
botikei eta abarri buruzko iragarki eta propagandaren aurrean.
5. Ohiko ikurrak eta eskala grafikoak erabiliz, plano eta mapak egitea,
interpretatzea eta erabiltzea.
5.1. Ea deskribatzen duen irudikapenak zertarako erabiltzen diren.
5.2. Ea era egokian darabiltzan ezagutza matematikoak.
5.3. Ea egin eta interpretatzen dituen irudikapen grafikoak espazioan.
5.4. Ea informaziorik ateratzen duen irudikapen espazialetatik (argazkiak,
planoak, mapak...), xehetasunen interpretaziotik abiatuta.
6. Argiak, elektrizitateak, magnetismoak, beroak edo soinuak
gorputzetan duten eragina aztertzeko ikerketa errazak planifikatzea
eta egitea talde-lanean, eta emaitzak ezagutzera emateko erreminta
egokiena hautatzea.
6.1. Ea erantzuten dien fenomeno fisiko eta kimikoei buruzko arazoei,
esperientzia eta ikerketa txikiak eginez.
6.2. Ea lan-hipotesiak aurkeztu, ikerketa garatu, frogak egin eta emaitzak
eta ondorioak ateratzen dituen.
6.3. Ea planifikatzen duen esperientzia nola egin, beharrezkoa izango duen
materiala prestatuz, eta denbora eta espazio egokiak kalkulatuz.
6.4. Ea bilatzen duen ikerketa garatzeko behar duen informazioa, bere
inguruan dauden baliabide teknologiakoak erabiliz.
6.5 Ea partekatzen duen taldearekin ikerketaren prozesu osoa; eta ea modu
argi eta txukunean aurkezten dituen ikerketaren emaitzak eta ondorioak,
bide egokiena erabiliz.
7. Objektu eta tresnak egiteko proposatutako arazo bati erantzuna
ematea, energia-iturri, eragile(mekaniko) eta material egokiak erabiliz,
behar bezalako esku-trebetasunez, eta banakako zein taldeko lana
bateratuz.
7.1. Ea ezagutzen dituen energia-iturriak, bai eta nola erabiltzen diren ere;
gainera, ea hautatzen duen energia-iturririk egokiena eraikitzen ari den
aparatuaren funtzionamendurako.
7.2. Ea planifikatu eta burutzen dituen objektu edo tresnak egiteko
proiektuak; bestalde, ea hartzen dituen aintzat norberaren eta besteen
segurtasun-neurriak.
7.3. Ea hartzen duen kontuan materialen erabileraren ingurumen-inpaktua,
eta birzikla daitezkeen materialak erabiltzen dituen, ahal den neurrian.
7.4. Ea baliatzen duen hainbat eragile mekanikori buruzko ezagutza (gurpila,
balazta, etengailua, biela, engranajea, malgukia, txirrika) proiektuan
aplikatzeko.
7.5. Ea arduraz egiten dituen banakako lanak.
7.6. Ea dakien taldean lankidetzan aritzen, taldekideak berdintasunez
tratatuz eta guztion helburuak lortzeko elkarrizketa eta adostasuna
nahitaezko erremintatzat hartuz.
7.7. Ea behar bezala aplikatzen dituen ezagutza matematiko eta
teknologikoak
7.8. Ea egiten duen ikaste-prozesuari buruzko gogoeta.
8. Egoera edo arazo errazei buruzko txosten bat aurkeztea euskarri
digitalean eta paperean; hainbat iturritatik informazioa jasotzea
(zuzenekoak, liburuak, Internet...); lan-plangintzari jarraitzea, eta
ondorioak ateratzea.
 8.1. Ea plangintzarik egiten duen hainbat iturritatik informazio
esanguratsua lortzeko, aurre-hipotesiak planteatuz eta iturriok
sistematizatuz.
1. Gizakion portaerak ingurumenari era positibo edo negatiboan nola
eragiten dion erakusten duten adibideak zehaztea, eta jarduera
kaltegarrien zenbait efektu deskribatzea (kutsadura, baliabideak
neurrigabeki erabiltzea), pertsonetan, animalietan, landareetan eta haien 
inguruan. Arazoak saihesteko eta murrizteko aukerak proposatzea eta
naturaren babesaren aldeko jarrerak izatea.
1.2. Ea ematen duen adibiderik baliabide naturalak eguneroko bizitzan nola
erabiltzen diren erakusteko eta ea azaltzen duen baliabideok zaintzeko
beharra.
1.4. Ea deskribatzen dituen kutsadura mota arrunten efektuak eta ea
adierazten duen kutsadura nola saihestu edo murriztu daitekeen.
1.5. Ea kontziente den gizakion jarduerak ingurumenari eragiten diola eta ea
ematen duen jarduera positiboen zein inpaktu negatiboen adibiderik.
3. Giza gorputzaren bizi-funtzioetan parte hartzen duten organo
garrantzitsuenak identifikatzea eta kokatzea, eta haien arteko
interkonexioaz eta funtzionamenduaren eta zenbait osasun-ohituren arteko
harremanaz jabetzea.
3.3. Ea onartzen dituen bere gorputza eta bere sexu-nortasuna; ea
desberdintasunak era positiboan balioesten dituen.
3.5. Ea jarrera kritiko eta arrazoitua ageri duen “Mirari-produktuei”,
botikei eta abarri buruzko iragarki eta propagandaren aurrean.
6. Ohiko ikurrak eta eskala grafikoak erabiliz, plano eta mapak egitea,
interpretatzea eta erabiltzea.
6.1. Ea deskribatzen duen irudikapenak zertarako erabiltzen diren.
6.2. Ea era egokian darabiltzan ezagutza matematikoak.
6.3. Ea egin eta interpretatzen dituen irudikapen grafikoak espazioan.
6.4. Ea informaziorik ateratzen duen irudikapen espazialetatik (argazkiak,
planoak, mapak...), xehetasunen interpretaziotik abiatuta.
8. Argiak, elektrizitateak, magnetismoak, beroak edo soinuak gorputzetan
duten eragina aztertzeko ikerketa errazak planifikatzea eta egitea taldelanean,
eta emaitzak ezagutzera emateko erreminta egokiena hautatzea.
8.1. Ea erantzuten dien fenomeno fisiko eta kimikoei buruzko arazoei,
esperientzia eta ikerketa txikiak eginez.
8.2. Ea lan-hipotesiak aurkeztu, ikerketa garatu, frogak egin eta emaitzak
eta ondorioak ateratzen dituen.
8.3. Ea planifikatzen duen esperientzia nola egin, beharrezkoa izango duen
materiala prestatuz, eta denbora eta espazio egokiak kalkulatuz.
8.4. Ea bilatzen duen ikerketa garatzeko behar duen informazioa, bere
inguruan dauden baliabide teknologiakoak erabiliz.
8.5 Ea partekatzen duen taldearekin ikerketaren prozesu osoa; eta ea modu
argi eta txukunean aurkezten dituen ikerketaren emaitzak eta ondorioak,
bide egokiena erabiliz.
9. Objektu eta tresnak egiteko proposatutako arazo bati erantzuna ematea,
energia-iturri, eragile(mekaniko) eta material egokiak erabiliz, behar
bezalako esku-trebetasunez, eta banakako zein taldeko lana bateratuz.
9.1. Ea ezagutzen dituen energia-iturriak, bai eta nola erabiltzen diren ere;
gainera, ea hautatzen duen energia-iturririk egokiena eraikitzen ari den
aparatuaren funtzionamendurako.
9.2. Ea planifikatu eta burutzen dituen objektu edo tresnak egiteko
proiektuak; bestalde, ea hartzen dituen aintzat norberaren eta besteen
segurtasun-neurriak.
9.3. Ea hartzen duen kontuan materialen erabileraren ingurumen-inpaktua,
eta birzikla daitezkeen materialak erabiltzen dituen, ahal den neurrian.
9.4. Ea baliatzen duen hainbat eragile mekanikori buruzko ezagutza (gurpila,
balazta, etengailua, biela, engranajea, malgukia, txirrika) proiektuan
aplikatzeko.
9.5. Ea arduraz egiten dituen banakako lanak.
9.6. Ea dakien taldean lankidetzan aritzen, taldekideak berdintasunez
tratatuz eta guztion helburuak lortzeko elkarrizketa eta adostasuna
nahitaezko erremintatzat hartuz.
9.7. Ea behar bezala aplikatzen dituen ezagutza matematiko eta
teknologikoak
9.8. Ea egiten duen ikaste-prozesuari buruzko gogoeta.
10. Egoera edo arazo errazei buruzko txosten bat aurkeztea euskarri
digitalean eta paperean; hainbat iturritatik informazioa jasotzea
(zuzenekoak, liburuak, Internet...); lan-plangintzari jarraitzea, eta
ondorioak ateratzea.
10.1. Ea plangintzarik egiten duen hainbat iturritatik informazio
esanguratsua lortzeko, aurre-hipotesiak planteatuz eta iturriok
sistematizatuz.
10.2. Ea jaso eta hautatzen dituen, helburu zehatz batekin, egoerei eta
gertakizunei buruzko hainbat iturritako datuak (iturri zuzenetakoak,
liburuetakoak, komunikabideetakoak, Internetekoak...).
10.3. Ea antolatu eta aztertzen duen jasotako informazioa (laburpenak,
galdetegiak...) helburu jakin batekin, ondorioak ateratzeko.
10.4. Ea ematen duen lortutako konklusioen berri, kasuan kasuko metodo
egokiena (grafikoa, idatziz...) eta forma komenigarriena hautatuz (hormairudia,
laburpena, koadroa...) eta ahalik eta era argienean, dela euskarri
digitalean dela paperean.
10.5. Ea era txukunean eta argiro azaltzen dituen lan-plangintza jakin bati
jarraituz egindako prozesua, emaitzak eta ondorioak.
 
© BERMEO-SAN FRANTZISKO HERRI IKASTETXEA. Atalde z/g. 48370 BERMEO
Teléfono: 946880477 | 014923aa@hezkuntza.net